XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFENDATZAILEA. - (Fiskala seinalatuz)

Horrek, fiskalak esan du nire defendatua, Filomeno, modu desegokian portatu zela.

EPAILEA. - Ez zaizu hori atsegin izan?.

DEFENDATZAILEA. - Ez, epaile jauna.

Filomeno, nire defendatua, modu desegokian ibili zela esateak erruduna dela adierazi nahi du, eta hori, errudun ala errugabea den erabakitzea, juraduari dagokio.

EPAILEA. - Arrazoia du abokatu defendatzaileak.

Onartzen dut protesta hori.

Jarraitu, fiskal jauna.

FISKALA. - Bueno, ba akusatua, Plaza Nagusian, iluntzean, atari baten aurrean pilaturik zeuden zarama poltsa batzuetara hurbildu zen.

DEFENDATZAILEA. - Protestatzen dut!.

EPAILEA. - (Aspertuaren keinua egiten du)

Abokatu defendatzaileak du hitza.

DEFENDATZAILEA. - Eskerrik asko, epaile jauna.

(Juradukoei begiratuz)

Juraduko jaun-andreak!.

Fiskalak aditzera eman du kalean hiritar ondraduek uzten dituzten zarama poltsei hurbiltzea deliktua dela.

FISKALA. - Protestatzen dut!.

EPAILEA. - (Asperturik begiratzen dio)